KOMUNIKAZIO PLANA 

Grupo Acideka

Acidekak Taldeak bere irudia berritu nahi zuen, zehaztuko genuen markaren arkitektura estrategian oinarrituta, komunikatzen hasi ahal izateko, jasangarritasuna, ingurumenarekiko errespetua eta enpresaren, ingurunearen eta gizartearen arteko harmonia bereziki azpimarratuz.

Markaren auditoria bat eginez hasi ginen, eta aukera eman zigun Acidekak zuen posizionamendua ebaluatzeko eta, horrenbestez, indarguneak eta aukerak detektatzeko.

 

Horren ondoren hasi zen markaren rebranding osoa, emaitza moduan ekarriko zuena markaren arkitektura berri bat, nortasun berri bat eta tonu berri bat.

Sare sozialen aldeko apustua eta konfiantz

Markaren presentzia sendotzeko eta komunikazioa indartzeko, Acideka Taldeak gugan jarri zuen konfiantza bere kanal sozial berriak kudeatzeko ere, Instagramen eta LinkedInen.

Gure proposamena?

Edukian oinarritutako estrategia bat, jasangarritasunean, kimikan eta kontu bitxietan oinarrituta, marka konprometitu baten muina transmititzeko. Aurrez zehaztutako identitate guztia biltzen duen ispilu bizia.

Web planteamendu berria

Estrategia digitala urrats bat harago joan zen, erabat berritutako webgunearen bertsio bat kaleratuz. Funtsezko puntuak hauek izan ziren:

_ Web arkitektura berria

_ UX diseinua

_ Ekoizpenean laguntze

_ SEO/SEM estrategia

Información que recopilamos

Este sitio web utiliza cookies para garantizar que obtenga la mejor experiencia en nuestro sitio web.